arratoi

Arratoitxo pinpirinak izugarri maite ditu soineko dotoreak eta zapata berriak. Horregatik, urrezko txanpon bat aurkitzen duenean bere ametsa egi bihurtuko da: nahi bezain beste jantzi erosi. Baina diruak izaki maltzurrak erakarriko ditu.

Glu gluk aurkezten duen haurrentzako antzezlan berria musikala da. Kantak, dantzak eta komedia nagusi dira ipuin klasiko honen moldaketan. Bertan Arratoitxo Pinpirinaz gain pertsonaia asko agertuko dira. Hala nola, lagun Sagu fidela, katu maltzurra, oilar eroa eta Korrok txerritxo maitagarria.

3 eta 9 urte bitarteko haurrentzat ikuskisuna.