kanpaiak jo bitartean

 

SINOPSIA

Emakume gazte bat

Gizon gazte bat

Neska, amatasunaren deia jaso berri, medikuaren kontsultara doa intseminazio artifiziala praktikatu diezaioten.

Mutila, semen emailea, hilero bezala bere dosia entregatzera doa.

Ustekabeko kointzidentziak ezagutu berri den bikotea etengabeko gaizki ulertzean nahastuko du, egoera barregarri bezain zalapartatsuetara  bidaia egiteko.

Elkar ezagutu behar ez zuten eta behar baino gehiago elkar ezagutuko duten pertsonen arteko ezusteko komedia eroa eta bizia. Kanpaiak jotzen duenean hainbeste baitira gerta daitezkeen sorpresak…